ANIZTASUNA, AZKEN POSTa
Azken lauhileko honetan gure ahotan egon den kontzeptu nagusiena eta erabiliena aniztasuna izan da. Denbora luzez jardun dugu honi buruz hitz egiten eta hau lantzen. Horretarako, gelan landutakoaz gain, hainbat jardunaldi, hitzaldi eta tailer izan eta gauzatu ditugu aniztasunaren kontzeptuaren inguruan geneukan jakintza aberasteko eta osatzeko asmotan. Gaiarekin hasteko eta horretan sartzeko, aniztasuna bera zer zen definitzen saiatu ginen. Egia da, nahiz eta hasiera batean denok jakin nolabait zer zen aniztasuna, hau definitzeko eskatu zigutenean, oso zaila egin zitzaigula hain zabala den kontzeptu bat argi definitzea. Azken finean, hau ez duelako kontzeptu edo ezaugarri bakar batek osatzen eta hau ikusteko eta hautemateko modu ezberdinak daudelako. Hori dela eta, oso zaila da hain zabala den kontzeptua hitz bakar batez definitzea, aniztasuna hautemateko modu asko egon daitezkeelako eta denak izan daitezkeelako onargarriak. Hortaz, nolabaiteko ezjakintasun zein nahaste horretati...