MEMORIA PLAZA, GOGORA

Gogora, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza eskubideen Institutua. 2019-04-02. 

Pasaden Martxoak 26an Gogora erakundeak nolabaiteko erakusketa gidatu bat eskaini zigun EHUko liburutegian. Bertan, terrorismoak eragindako biktimen inguruko lanketa bat egin genuen. Erakusketa, bi zatitan banatzen zen. Alde batetik, terrorismoaren biktimen familiak agertzen ziren, haiek bizitutako esperientzia adierazten. Bideoan bertan, GAL, ETA eta gainerako beste talde batzuekin erlazionatutako erasoen testigantzak agertzen ziren. Lehenengo zatiaren bigarren bideoan poliziak eragindako basakeriak ere ikusi ahal izan genituen.

Beste aldetik, Euskal kulturarekin lotura duten pertsonaiak agertzen ziren gai honen eta gertaera horien inguruan haien iritzia azaltzen.

Hitzaldi honetan landutako gaia ezaguna egin zitzaigun taldekide guztiei, izan ere gure herrian bizitutako gertakariak izan dira eta gure familiek bizi eta pairatu zutenez, haien esperientziak ere kontatu izan dizkigute. 

Gure ustez, gai honek aniztasunarekin lotura zuzena du. Izan ere, gure gizartean egoera hauek jasan dituzten pertsonak daude, hauek hobeto ulertu eta lagundu ahal izateko ikuspuntu ezberdinak eta bizipen hauek entzutea oso baliagarria iruditu zaigu. Eta bizipen eta esperientzia desberdin horiek eragiten dute aniztasun hori.

Lehen aipatu dugun bezala, familiekin gai hauei buruz hitz egin dugu azken finean beraiek bizitako garaia izan delako. Guk ere zeharka bada ere, bizi izan dugu nolabait errealitate hau, baina hala ere, gure azalean bizitzea tokatu ez zaigunez eta izan agian ez da izan gehien hitz egin dugun gai. Hori dela eta, lagunekin gutxiago jardun dugu gai hauei buruz, baina hala ere, esan bezala hausnarketa oso interesgarriak entzun eta izan ditugu gure artean. Adibidez, gure ezagun baten guraso bat Intxaurrondoko Guardia Zibilen kuartelean torturatu eta geroago kartzeleratu zuten. 

Testigantza guzti hauen artean mezu positibo asko aurkitu ditzakegu. Terrorismoaren biktimen familiarrek, gertatutakoa ez dutela ahazten baina barkatzen jakin behar dela aipatzen dute, gorrotoa alde batera utzita egoera gainditu ahal izateko edo gutxienez saiatzeko.

Amaitzeko, aipatu behar dugu alderdi batzuen aldetik isiltasuna eman dela eta beraz, interesgarria iruditzen zaigu gai honen inguruko alderdi guztiak normaltasunez gizartean lantzea. Honekin batera, eskolan lantzea proposamen egokia izango litzatekeela iruditzen zaigu, arestian aipatu bezala, gertakari hauek Euskal Herrian gertatu direnez gure historiaren parte direlako eta horiek ezagutu beharra daukagulako egun bizi dugun errealitatea ulertzeko.

“El pueblo que no conoce su historia está condenado a repetirla”.

Comentarios

Entradas populares de este blog

BIDEO ETA IRUDIEN AZTERKETA

NAIZEN