1. GAIA: GIZARTE ETA KULTURA INGURUNEAREN EZAGUTZA 1.1. jarduera. ANIZTASUNA. Bideo eta irudien inguruko hausnarketa Taldeko jarduera Taldearen zkia / Taldearen izena: Kontu Kontari taldea Parte hartutako kideak: Ivette, Itsasne, Alba, Edurne, Iñigo Data: 14/02/2019 Bideoen zerrenda Oharrak 1 Ur Handitan (1) “Gaixoa ez, zoriontsu naiz”. Ezberdin sentitu zinen lehenengo aldia? 2 Normal. Isabel Coixet ¿Qué es ser normal? → Lo que para mí es normal puede que para otros no lo sea / Puede que el término normal no exista, nunca llegaremos a definir esta palabra en consenso. / Cada individuo es normal. / Normal lleva consigo la palabra respeto. / Normal→ Pertenece a la sociedad. / Normal y diferente. Estereotipoen gainean lan egiten du bideo honek. 3 Eta zu zer zara, neska ala mutila? Genero estereotipoak bereganatu. Tradizionalki transmititu diren baloreak eduki. Patriarkatuaren menpe, matxismoa sustatu. Emakumeei mugak jarri....
Gogora, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza eskubideen Institutua. 2019-04-02. Pasaden Martxoak 26an Gogora erakundeak nolabaiteko erakusketa gidatu bat eskaini zigun EHUko liburutegian. Bertan, terrorismoak eragindako biktimen inguruko lanketa bat egin genuen. Erakusketa, bi zatitan banatzen zen. Alde batetik, terrorismoaren biktimen familiak agertzen ziren, haiek bizitutako esperientzia adierazten. Bideoan bertan, GAL, ETA eta gainerako beste talde batzuekin erlazionatutako erasoen testigantzak agertzen ziren. Lehenengo zatiaren bigarren bideoan poliziak eragindako basakeriak ere ikusi ahal izan genituen. Beste aldetik, Euskal kulturarekin lotura duten pertsonaiak agertzen ziren gai honen eta gertaera horien inguruan haien iritzia azaltzen. Hitzaldi honetan landutako gaia ezaguna egin zitzaigun taldekide guztiei, izan ere gure herrian bizitutako gertakariak izan dira eta gure familiek bizi eta pairatu zutenez, haien esperientziak ere kontatu izan dizkigute....
Pasa den ostiralean, Naizen elkartearen hitzaldi bat jaso genuen. Naizen, Adingabe Transexualen Familien Elkartea da. Bertan, Aingeru eta Luarrek beraien esperientziak partekatu zituzten. Aingeruren aldetik, bere alabaren egoera azaldu eta familiak nola jasan zuten adierazi zigun. Beste alde batetik, Luarrek bere bizitza nola bizi izan duen partekatu zuen gurekin. Hitzaldia Aingeruren esperientziarekin hasi zen. Hemen, bere alabaren prozesu osoa nolakoa izan zen aipatu zigun. Hasiera batean, Aingeru eta bere familiak mutila zela pentsatzen zuten, bere genitalen arabera epaitua izan zelako. Hortik abiatuz, inkontzienteki, estereotipo eta rol batzuk ezarri zizkioten, baina denbora aurrera joan ahala, beraien alabak rol eta estereotipo hauek ez zituen jarraitzen. Hau da, esaterako bere amak guapo deitzerakoan, bere erantzuna “apo” ez “apa” zela izan zen. Honekin batera, beti printzesa eta soinekodun jantziekin janztea zuen gustuko. Oraindik txikia zenez, ez zioten garrantzi ha...
Comentarios
Publicar un comentario