ANIZTASUNARI BURUZKO JARDUNALDIAK
Tailerrei dagokienez, bertan emandako informazioa aberasgarria iruditzen zaigu baina aipatu behar dugu lehenengo eguna (teoria eguna) astuna egin zitzaigula hitzaldi gehiegi izan genituelako. Gure ustez horietako hitzaldi batzuk soberan zeuden. Oso astunak egin zitzaizkigun eta horietako batzuengandik ez genuen ezer ikasi. Gainera, egun osoa jendeari entzuten aspergarria egin zen. Ezin dugu orokortu hitzaldi guztiak aspergarriak izan zirenik egun horietako beste batzuk oso interesgarriak iruditu zitzaizkigulao Hitzaldi horietatik ondorengo ideia hauek azpimarra ditzakegu: Aniztasuna modu positiboan ikustea. Enpatia lantzea. Egoera berriak ezagutzea eta horiei buruz hausnartzea. Gizarteak jasan dituen eraldaketen berri izatea eta egunerokotasuneko gizartearekin bat joatea. Inklusioaren oinarriak. Gizartean dauden eragile parte-hartzaileak ezagutzea. Artea tresna bezala hartu, metodologia gisa. Komunitatean lan egiteko sustatu. Bigarren eguneko ...