ANIZTASUNARI BURUZKO JARDUNALDIAK
Tailerrei dagokienez, bertan emandako informazioa aberasgarria iruditzen zaigu baina aipatu behar dugu lehenengo eguna (teoria eguna) astuna egin zitzaigula hitzaldi gehiegi izan genituelako. Gure ustez horietako hitzaldi batzuk soberan zeuden. Oso astunak egin zitzaizkigun eta horietako batzuengandik ez genuen ezer ikasi. Gainera, egun osoa jendeari entzuten aspergarria egin zen. Ezin dugu orokortu hitzaldi guztiak aspergarriak izan zirenik egun horietako beste batzuk oso interesgarriak iruditu zitzaizkigulao
Hitzaldi horietatik ondorengo ideia hauek azpimarra ditzakegu:
- Aniztasuna modu positiboan ikustea.
- Enpatia lantzea.
- Egoera berriak ezagutzea eta horiei buruz hausnartzea.
- Gizarteak jasan dituen eraldaketen berri izatea eta egunerokotasuneko gizartearekin bat joatea.
- Inklusioaren oinarriak.
- Gizartean dauden eragile parte-hartzaileak ezagutzea.
- Artea tresna bezala hartu, metodologia gisa.
- Komunitatean lan egiteko sustatu.
Bigarren eguneko tailerrei dagokienez (praktikoak) askoz gehiago gustatu zitzaizkigun hauetatik asko ikasi dugulako eta gerora baliagarriak izango zaizkigula pentsatzen dugulako. Hau da, tailer ezberdin hauek burutu ondoren ikusi dugu aniztasuna lantzeko modu ezberdinak daudela. Hiru tailer mota egon ziren: ipuin tailerra, antzerki tailerra eta komiki tailerra.
Bigarren egunean tailerrak egin genituen. Hiru tailer mota egon ziren: ipuin tailerra, antzerki tailerra eta komiki tailerra.
IPUIN TAILERRA
Ipuin tailerra oso aberasgarria izan zen. Hainbat dinamika gauzatu genituen eta horietako batzuk lehen ezagutzen ez genituen dinamikak izan ziren. Egia da, ez genuela aniztasunaren gaia ondo landu. Honez gain, esan behar dugu pentsatzen genuela tailerra ipuin kontaketari buruz izango zela eta azkenean narratiba bat izan zela. Orokorrean tailerra oso erakargarria izan zen.
Irakaslearen aldetik esan behar dugu pertsona oso dinamizatzailea zela eta denen parte hartzea bultzatzen zuela. Gainera ez zuen inori behartzen dinamikak egiterako orduan. Nahi zuenak parte hartzen zuen eta nahi ez zuenak ez zuen parte hartzen.
KOMIKI TAILERRA
Komiki tailerrean, lehenik eta behin komikien sorrerari buruz hitz egin genuen eta horri buruzko azalpenak eman zizkigun eta hauek duten balioaz eztabaidatu genuen. Guztien artean ondorio nagusi batera iritsi ginen, komikiari erabilera oso desberdinak eman ahal zaizkiola, bai espresio artistikoa bezala edota komunikatzeko beste baliabide bat bezala.
Oinarri teorikoez hitz egin eta gero, hainbat ariketa praktiko gauzatu genituen. Hasteko, aurpegi adierazpen batzuk marraztu genituen arbelean eta ikaskideak ze adierazpen mota zen antzeman behar zuten. Jarraian, ariketa oso interesgarri eta dibertigarri bat egin genuen. Gelako ikasle bakoitzari folio bat eman ziguten eta bakoitzak denbora mugatu batean aurpegiaren hainbat ezaugarri marraztu behar genituen. Denbora pasatzerakoan folioa gure eskuineko kideari pasa behar genion eta honek marrazkia bete behar zuen bere denbora tartean. Dinamika horretan jardun genuen folioak gehienon eskuetatik pasa arte eta aurpegiak nolabait osatuak egon arte.
Azkenik, sormena lantzeko ariketa bat gauzatu genuen. Ikasle bakoitzak pertsonaia bat eta egoera bat pentsatu behar zituen. Hauek paperean idatzi genituen eta pertsonaiak alde batetik eta egoera guztiak bestetik, bi poltsa desberdinetan sartu genituen. Segidan, ikasle bakoitzak bi poltsetatik pertsonai eta egoera bat atera behar zituen zoriz. Tokatutako egoera eta pertsonaiekin komiki bat osatu behar genuen, bai gidoi bat prestatuz bai eta binetak marraztuz.
ANTZERKI TAILERRA
Antzerki tailerra oso interesgarria eta baliagarria izan dela iruditu zaigu. Tailerrari hasiera emateko, jolas batzuk egin genituen giroa hobetzeko eta bakoitzaren lotsa pixkanaka gutxitzen joateko. Behin jolas hauek burutu ondoren, amaieran burutuko genuen antzezlanaren gaia zein zen azaldu ziguten. Antzerki horren bitartez, Palestinako egoera zein zen irudikatu nahi izan zen; Palestinarrek, eskolara joateko, medikuarengana joateko, eta abar burutzeko egin behar dituzten kilometroak irudikatuz.
Gaia azaldu ondoren, lehenengo eszenarekin hasi ginen. Pertsona bakoitzak zapata pare bat (zapata hauek, norberarentzako baliagarria edo garrantzitsua zen zerbait errepresentatzen zuten) eskuan zituela ibilbide bat burutu behar zuen, ibilbide horretan zehar oztopo batzuk aurkituz, esaterako, sokak, kristalez beteriko bideak… Ibilbidearen amaierara iritsi ostean, eskuetan genituen zapata horiek (guretzako oso garrantzitsuak zirenak) ibilbidean utzi behar genituen.
Lehenengo eszena bukatu ondoren bigarrenari ekin genion, Palestinar hondartza batean kokatu ginen, bertan, jolasean zenbiltzan haurrak zeuden, pilotarekin jolasten gazte batzuk, piraguan beste batzuk. Guztiak gustura egon arren, kutsaduraz inguratuta bizi gara, eta kutsadura hori gizakiak sortutako dela azpimarratu genuen.
Eta amaitzeko, Palestinarrek medikuarengana joateko, oinez egin behar dituzten kilometroak eta haien egoera zein den azaldu genuen.
Comentarios
Publicar un comentario