ANIZTASUNAREN AURREIRITZIAK
Lehenengo saioan, lauhileko honetan landuko dugun gaiari hasiera emateko, gu gai horretan kokatzeko eta gai horri buruz dakiguna argitzeko, guretzat aniztasuna zer den definitzen hasi gara. Ikusi dugu, bakoitzak aniztasuna ikusteko eta hau hautemateko modu bat duela, eta horiek egokiak direla, ez dagoelako aniztasuna definitzeko hitz bakar bat. Hori dela eta, modulu lanetako taldeetan bildu gara eta bakoitzak hitz bakar bat erabiliz definitu du edo adierazi du zer den berarentzako aniztasuna. Ondoren, gelakide guztiok elkarren artean hitz guzti horiek jaso eta amankomunean jarri eta gero antzekoak zirenak, hitz zerrenda hau jaso dugu aniztasuna definitzeko:
1. Askatasuna
2. Desberdintasuna/berdintasuna
3. Aberastasuna
4. Tolerantzia
5. Aukera berdintasuna
6. Inklusioa
7. Errespetua
8. Enpatia
9. Balioak
10. Kulturartekotasuna
Hauek bateratu ondoren, ikusi dugu hitz asko errepikatu egin direla, edo hitz asko elkarren artean erlazionaturik agertzen zirela. Baita ere konturatu gara, denok dugula antzerako ustea aniztasunaren inguruan, hau da, gehienok bat gentozen zerrenda osatzen duten hitzekin eta esan bezala asko errepikatu egin dira.
Hitz gutxitan azaltzeko, denok uste dugu aniztasuna onartzeak, askatasuna dakarrela, bakoitza den bezalako izateko askatasuna; aniztasuna gure artean ditugun desberdintasunak (eta alderdi batzuetan berdintasunak) sortzen eta osatzen dutela; desberdintasun horiek aberastasuna dakartela; tolerantzia beharrezkoa dela desberdintasun horiekiko, hauek onartuz eta errespetatuz; gure artean desberdintasunak egon arren edo desberdinak izan arren, gure arteko aukera berdintasuna bermatzea beharrezkoa dela; denok onartuak izateko ditugun desberdintasun horiek ere kontuan hartuz eta onartuz, beharrezkoak direla praktika inklusiboak, edo orokorrean gizarte inklusiboa; ezinbestekoa dela besteekiko enpatia, hau ulertzeko eta onartzeko; aniztasunak balioak barneratzeko eta balioetan hezteko aukera ematen digula; eta kulturei dagokien aniztasunean eta desberdintasunean beharrezkoa dela kulturartekotasuna bultzatzea eta bermatzea kultura guzti horiekiko onarpena eta horien parte hartzea sustatzeko.
Beraz, ikusi dugu aniztasuna pisu handiko hitza dela, ez duela arlo edo ezaugarri zehatz bat hartzen soilik bere baitan, ezaugarri, errealitate eta horiekiko dugun jarrera multzoa dagoela kontzeptu horren baitan.
Comentarios
Publicar un comentario