IPUINEN HAUSNARKETA
Desberdintasun txikien liburu handia eta Hodeiekin dantzan:
Aste hauetan aniztasunari buruzko liburu asko landu ditugu, guztira hiru izan dira. Bi ipuin irakurri genituen eta beste ipuin baten istorioa azaldu genuen azken hau gazteleraz zegoelako.
Ipuinak irakurtzen hasi baino lehen errituala egin genuen, hau ezinbestekoa iruditzen zaigulako haurren arreta gureganatzeko. Ondoren, haurrak ipuinen parte sentitzeko ipuina kontatzen hasi baino lehen ipuinak lantzen zituen gaiak aipatu genituen “ipuin honetan familia ezberdinak agertzen dira, gureak bezala, ipuinen protagonistek familiak dituzte”. Esaldi hau esanez entzuleen arreta guztia bereganatu genuen.
Hasierako irakurketan bi liburu desberdinetatik istorio bakar bat osatu behar izan genuen aniztasuna gai nagusia izanik. Konbinatutako bi liburuak animaliei buruz hitz egiten zuten eta egile berdinak osatuak ziren. Hau kontuan hartuz, bi ipuin horietatik bi istorio ezberdin lotu genituen animalia berdinak protagonistak zirelarik. Horrela, familien aniztasuna landu genuen eta familia bakoitzaren barruan kide bakoitzak zituen berezitasunak azaldu genituen, bi ipuinek landu nahi zuten aniztasunari indarra emateko asmoz. Bi liburu hauen irakurketa konbinatua osatzeko funtsezkoa zen entzuleen parte-hartze aktiboa; hala izan zen eta oso ondo pasa zuten.
Ahoskera oso ona eduki genuen, argia eta lasaia erritmoaren aldaketa beharrezkoak eginez eta doinu egokia erabiliz. Ipuinek eskatzen zutenean etenak egin genituen eta irakurtzerakoan izan genuen erritmoa egokia izan zen, ez oso azkarra, ez oso motela.
Nahiz eta gauza asko egoki egin, beste gauza batzuk hobetzeko ditugu; adibidez, hitzik gabeko orriei garrantzia eman behar zitzaien eta umeekin haiei buruz hitz egin horien parte hartzea bermatzeko, eta guk hauek begiratu gabe pasa genituen. Nahiz eta umeek oraindik irakurtzen ez jakin, jada interpretatzen badakite eta honetaz baliatu behar gara ikasleen parte-hartze aktiboa lortzeko. Horregatik, ilustrazioei garrantzia ematea eta haurrei ilustrazio hauek begiratzeko denbora eskaintzea beharrezkoa da. Horretarako, ipuina irakurtzen hasi baino lehen ziurtatuko gara haur guztiek ipuina ikusten dutela.
Honekin batera, aniztasunari buruzko liburuen lanketaren garrantzia azpimarratu nahi dugu. Haur Hezkuntzan bereziki, irakasleok, haurren erreferente izango gara eta guk egiten eta esaten dugunaz ikasiko dute beraiek. Horregatik, ezinbestekoa da ipuinak aukeratzerako momentuan ipuinak aldez aurretik irakurtzea eta hauek prestatzea naturaltasunez kontatu ahal izateko. Gainera, ipuin gehienek baloreak transmititzen dituzte, hauek zeharka nahiz zuzenean landuz. Beraz, irakasleon lana ipuin horiek aukeratzea eta ipuinek transmititzen dutenarekin bat jokatzea izango da.
Hitz egiten egon ginenean ondorio batera iritsi ginen: gaur egun IKTen eraginez etxean geroz eta gutxiago irakurtzen dela. Honen garrantzia azpimarratu nahi dugu ipuinaren momentuan guraso eta umearen artean sortzen den lotura beste momentu gutxitan sortzen dela pentsatzen dugulako. Horregatik, uste dugu irakasle izango garen heinean, gure lana ez dela mugatzen soilik haurrekin lan egitera, baita ere, gurasoekin lan egitea eskatzen du. Ezinbestekoa iruditzen zaigu gurasoei ipuinen garrantzia helaraztea eta ipuinak aukeratzen laguntzea bai eskolan bai etxean balore berdinak transmititzeko eta haurraren bi erreferente nagusi hauek bide berdina jarraitzeko.
Esan beharra dago hausnarketa eta auto-ikasketa garrantzitsuak direla beste pertsonengandik ikasteko eta hauek errespetatzeko. Haurrak kritikoak izaten ikasi behar dute gizartearekin, etorkizunean heldu kritikoak izan daitezen. Horregatik, haien iritziak eta ideiak entzun behar ditugu; honetarako, presente izan behar dugu ezinbestekoa dela bestea entzutea.
2. Hausnarketa aniztasunaz eta proposamena eskolara begira.
-Lagundu al digu ipuinen lanketak aniztasunaz dugun ideia zabaltzen, aldatzen edo garatzen?
Liburu hauen lanketa gauzatu baino lehen, aniztasunari buruzko ideia bat bageneukan. Nahiz eta aniztasunari buruz aldez aurretik lanketa bat egina izan, aipatu beharra dugu, oso baliagarria izan zaigula orain beste ikuspuntu desberdinak aztertu ahal izateko.
-Zer ikuspegi ematen digute ipuinek? Eraginkorrak iruditu al zaizkizue gai hauek eskolan lantzerako orduan? Zergatik?
Orokorrean, haurrekin gai sakon hauek landu ahal izateko, ipuinak baliabide moduan erabili ditzakegu. Horrela, ipuinen bidez gai horiek landu ditzakegu, ipuin horiek gai sakon horiek haurrekin hitz egiteko egokituak daudelako. Aniztasuna modu askotan landu dezakegu (ipuinen bidez, jolasen bidez…). Askotan ez dakigu nola landu gai hau edo nolatan hasi aniztasuna lantzen ikasleekin eta liburu hauek oso baliagarriak izan daitezke lanketa hauei hasiera eman ahal izateko.
-Zer lanketa proposamen egingo zenukete eskolara begira?
Landutako liburuak aukera asko eskaintzen dute eskolara begira hauek lantzeko proposamen bat osatu ahal izateko. Lehenengo bi liburuen irakurketa osatzeko orduan ikasleen parte hartzea bultzatu dezakegu eta ikasle eta irakaslearen artean istorio bat asmatzea bideratzen du.
Lanketa mota honek interakzioa beharrezkoa du, eta ikasleen papera aktiboa izan behar du hauen arrakasta bermatzeko.
Bi liburu hauek familia baten barruan eman ahal diren familia ereduak eta animaliak lantzeko oso baliagarria izan daitezke. Klasearen beharren arabera eduki desberdinak landu daitezke eta baita umeen sormena ere. Bi istorio antzeko baina desberdin hauen artean loturak ezarriz.
Comentarios
Publicar un comentario