Entradas

ANIZTASUNA, AZKEN POSTa

Imagen
Azken lauhileko honetan gure ahotan egon den kontzeptu nagusiena eta erabiliena aniztasuna izan da. Denbora luzez jardun dugu honi buruz hitz egiten eta hau lantzen. Horretarako, gelan landutakoaz gain, hainbat jardunaldi, hitzaldi eta tailer izan eta gauzatu ditugu aniztasunaren kontzeptuaren inguruan geneukan jakintza aberasteko eta osatzeko asmotan. Gaiarekin hasteko eta horretan sartzeko, aniztasuna bera zer zen definitzen saiatu ginen. Egia da, nahiz eta hasiera batean denok jakin nolabait zer zen aniztasuna, hau definitzeko eskatu zigutenean, oso zaila egin zitzaigula hain zabala den kontzeptu bat argi definitzea. Azken finean, hau ez duelako kontzeptu edo ezaugarri bakar batek osatzen eta hau ikusteko eta hautemateko modu ezberdinak daudelako. Hori dela eta, oso zaila da hain zabala den kontzeptua hitz bakar batez definitzea, aniztasuna hautemateko modu asko egon daitezkeelako eta denak izan daitezkeelako onargarriak. Hortaz, nolabaiteko ezjakintasun zein nahaste horretati...

NARRATIBA DIGITALA

AMETSETAN ZAITUT Ondoko bideo hau, lauhileko honetako modulo lanean Kontu Kontari taldeak gauzatu dugun narratiba digitala da. Espero dugu zuen gustukoa izatea!

NAIZEN

Imagen
Pasa den ostiralean, Naizen elkartearen hitzaldi bat jaso genuen. Naizen, Adingabe Transexualen Familien Elkartea da. Bertan, Aingeru eta Luarrek beraien esperientziak partekatu zituzten. Aingeruren aldetik, bere alabaren egoera azaldu eta familiak nola jasan zuten adierazi zigun. Beste alde batetik, Luarrek bere bizitza nola bizi izan duen partekatu zuen gurekin.  Hitzaldia Aingeruren esperientziarekin hasi zen. Hemen, bere alabaren prozesu osoa nolakoa izan zen aipatu zigun. Hasiera batean, Aingeru eta bere familiak mutila zela pentsatzen zuten, bere genitalen arabera epaitua izan zelako. Hortik abiatuz, inkontzienteki, estereotipo eta rol batzuk ezarri zizkioten, baina denbora aurrera joan ahala, beraien alabak rol eta estereotipo hauek ez zituen jarraitzen. Hau da, esaterako bere amak guapo deitzerakoan, bere erantzuna “apo” ez “apa” zela izan zen. Honekin batera, beti printzesa eta soinekodun jantziekin janztea zuen gustuko. Oraindik txikia zenez, ez zioten garrantzi ha...

BUDA EXPLOTÓ POR VERGÜENZA

Imagen
“Buda explotó por vergüenza” pelikula ikusi eta gure artean honi buruz hitz egin ostean, gure taldeak edozein pertsonari gomendatuko lioke pelikula hau ikustea, baina gure ustetan, irakasle izango diren horiei are gehiago gomendatuko genieke. Pelikula honek hausnartzera eramaten zaitu, batez ere, eszena asko nahiko gogorrak direlako, gure errealitateaz oso bestelakoak. Honi esker, berriro oroitzen gara eta gehiago ohartzen gara munduan zehar existitzen diren injustizia, egoera eta errealitateen inguruan. Irakasle bezala, hasieran jasotzen dugun formakuntzan, argi uzten digute haur guztien eskubidea dela eskolara joateko eskubidea. Baina hala ere, errealitatea aztertzen badugu, ikus dezakegu eskubide hau kasu askotan ez dela betetzen eta urratu egiten dela. Horren kasu dugu pelikula hau. Argi ikusten dugu, munduko hainbat eta hainbat haurrek bizi duten errealitatea. Batetik, haur asko ez direla eskolara joaten eta eskubide hori ukatzen zaielako. Bestetik, eskolara gutxi batzuk j...

EL PROCESO DE LA NARRATIVA DIGITAL

Imagen
18/03/2019 En el día de hoy hemos seguido con el tema de la narrativa digital. Cuando ya teníamos la narrativa terminada, la hemos ido leyendo y conforme lo estábamos leyendo hemos ido dibujando las secuencias que queríamos poner en la narrativa. Entre todos hemos dejado el boceto acabado y preparado para empezar a hacer las escenas el próximo día. 25/03/2019  Hoy hemos seguido con la narrativa digital. En nuestro grupo nos hemos repartido entre todos las tareas a realizar para poder hacer todos los paisajes que van a aparecer en la narrativa. 26/03/2019  En la clase de hoy hemos continuado haciendo la narrativa. Nosotros hemos seguido haciendo los escenarios de la narrativa digital y ya casi hemos acabado los escenarios.  01/04/2019  En el día de hoy hemos seguido con la narrativa digital. Hemos acabado de realizar y pintar todos los dibujos y todas las escenas que formaran la narrativa. Tras acabar es...

INTERVENCIÓN EN LA IKASTOLA DE INTXAURRONDO

Imagen
Hoy hemos ido al colegio Intxaurrondo para realizar la actividad que teníamos que llevar a cabo en una clase de educación infantil. Aprovechando los temas que estaban trabajando hemos puesto en práctica diferentes dinámicas diseñadas por nosotros.  La clase donde hemos realizado la dinámica era la de tres años, en ella había 16 niños. Antes de empezar con la dinámica principal hemos decidido hacer un pequeño ejercicio para entrar en situación, ese ha sido Iñigo dice. Los niños han formado parte y les ha gustado. Para hacer la dinámica principal hemos decidido dividir a todos los alumnos en cuatro grupos diferentes modificando los grupos preestablecidos por la profesora. Una vez separados en grupos hemos asignado un adulto en cada grupo, y otro adulto ha estado interactuando con todos los grupos. Hemos decidido que ese adulto fuese Iñigo ya que todos los niños le conocían. Los niños han tenido la oportunidad de estar en contacto con diferentes recursos digitales así como ...

MEMORIA PLAZA, GOGORA

Imagen
Gogora, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza eskubideen Institutua. 2019-04-02.  Pasaden Martxoak 26an Gogora erakundeak nolabaiteko erakusketa gidatu bat eskaini zigun EHUko liburutegian. Bertan, terrorismoak eragindako biktimen inguruko lanketa bat egin genuen. Erakusketa, bi zatitan banatzen zen. Alde batetik, terrorismoaren biktimen familiak agertzen ziren, haiek bizitutako esperientzia adierazten. Bideoan bertan, GAL, ETA eta gainerako beste talde batzuekin erlazionatutako erasoen testigantzak agertzen ziren. Lehenengo zatiaren bigarren bideoan poliziak eragindako basakeriak ere ikusi ahal izan genituen. Beste aldetik, Euskal kulturarekin lotura duten pertsonaiak agertzen ziren gai honen eta gertaera horien inguruan haien iritzia azaltzen. Hitzaldi honetan landutako gaia ezaguna egin zitzaigun taldekide guztiei, izan ere gure herrian bizitutako gertakariak izan dira eta gure familiek bizi eta pairatu zutenez, haien esperientziak ere kontatu izan dizkigute....