Pasa den ostiralean, Naizen elkartearen hitzaldi bat jaso genuen. Naizen, Adingabe Transexualen Familien Elkartea da. Bertan, Aingeru eta Luarrek beraien esperientziak partekatu zituzten. Aingeruren aldetik, bere alabaren egoera azaldu eta familiak nola jasan zuten adierazi zigun. Beste alde batetik, Luarrek bere bizitza nola bizi izan duen partekatu zuen gurekin. Hitzaldia Aingeruren esperientziarekin hasi zen. Hemen, bere alabaren prozesu osoa nolakoa izan zen aipatu zigun. Hasiera batean, Aingeru eta bere familiak mutila zela pentsatzen zuten, bere genitalen arabera epaitua izan zelako. Hortik abiatuz, inkontzienteki, estereotipo eta rol batzuk ezarri zizkioten, baina denbora aurrera joan ahala, beraien alabak rol eta estereotipo hauek ez zituen jarraitzen. Hau da, esaterako bere amak guapo deitzerakoan, bere erantzuna “apo” ez “apa” zela izan zen. Honekin batera, beti printzesa eta soinekodun jantziekin janztea zuen gustuko. Oraindik txikia zenez, ez zioten garrantzi ha...
Comentarios
Publicar un comentario