TABAKALERAN IKUSI GENUENARI BURUZKO GALDERAK
1. Zer ikasi dugu aniztasunari buruz? Geneukan aurre-ideiaren bat aldatu dugu esperientzia edo ekitaldiaren ondoren? Nola?
Aniztasuna artearekin lotu daitekeela ikasi dugu. Haurrekin artea erabiliz aniztasuna landu daiteke eta horrela, haurrak kontzeptu zabal hau pixkanaka errazago ulertzen joango dira.
2. Zein da gehien eragin digun esperientzia edo jarduera?
Egin genuen esperientzi arrotzaren jarduera, koadroetan hilda zeuden emakumeak ikustea eta harri handiaren barruan bihotz bat zeukan eskultura.
3. Zer sentimendu izan ditut? Zerekin lotzen ditut?
Ezjakintasuna→ Ez dugu sentitu aniztasunaren gaia landu dugula, gurekin zegoen hezitzaileak ez zituelako erakusketak haur hezkuntzarekin lotu eta erakusketa batean ez zigulako ezer azaldu. Beraz, alde horretatik, gure ezagutzetatik abiatu behar izan gara eta ez dugu informazio gehiegi jaso. Gure lana izan da erakusketa aniztasunarekin lotzea, eta erreferentziarik izan ez dugunez, ez gaude guztiz eroso geratu garen sentsazioarekin.
4. Zerbait ikasi edo aldatu badugu, badakigu ze prozesua izan dugun edo zerk erraztu duten?
Erakusketara joatea eta gidariaren azalpenak entzutea baliagarria izan zaigu.
5. Zerbait ikasi al dut taldekideengatik? Zer? Zer testuinguruan?
Denok izan ditugula esperientzia arrotzak nahiz eta guztiok egoera berdinean egon. Gainera, egoera arrotz desberdin horietako asko amankomuean ditugu. Adibidez, eskolako lehenengo eguna.
Comentarios
Publicar un comentario